XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Gipuzkeraz aztu?

EL DIAren artezkari jauna: Eztakit zure gogokoa izango ote dan esatera noakizuna baña azketsi bear didazu nere ausardia.

Euskal Orria irakurtzean askotan galdetu oi diot nere buruari: ¿Bizkaia'n ala Gipuzkoa'n ote gaude? Asi Saski Naski Pospoliñeko iragarkiak jartzen dituana ta ango jaien berri daman izperkariaren idazkiztatik errietako izperkarietarañoko guzik, umetxu, gastetxu, Mirentxu ta abar ari zaizkigu beti ta ez dira gogoratzen Gipuzkoa'n aurtxo, gaztexo, Mirentxo, Josetxo, Maritxo ta Katalintxo esan izan dala ta esan bear dala ta ez Bizkaia'n bezela, umetxu, gastetxu, Mirentxu ta abar.

An ala esan arren guk esan ditzagun emen esan oi zan bezela.

Badirudi batzuetan gallego biurtu bear gaituztela.

Eta berdin diot donearen ordez deuna darabilkitenengatik.

Gipuzkoa guzian donea esan izan da beti, Bizkaia'n bakarrik deuna, gañerako Euzkadi guzian ere donea.

Ez da egoki len zuzen ezarri ta zabaldu ta dagoan donea itza kendu ta deuna artzea.

Zerbait oldozten badezute konturatuko zerate Gipuzkoa'n gaudela, gipuzkoarrak gerala ta gipuzkeraz mintzatu bear degula.

Orra, artezkari jauna, zer esan nai nizun eta azketsi.

Lastur.

Lasturtarren kemena dakartzu, adiskide.

Baña arrazoiakin, zuzen zatozenean, etzazu nere aurka bazatoz ere nere bildurrik izan.

Jo ta aurrera.

Ta gaur diozun ontan, ni zure alde.

Ez onekin bakarrakin ixildu.

L.